ORTILLOPITZ,
Sarako euskal etxea

Publiko zabalarentzat hetsiak gaude apirilaren 4a arte.
bainan taldeak beti errezibitzen ditugu!

Ortillopitz etxea ezagutzera

Historiko leku bat, egiazkoa eta paregabezkoa, Euskal Herria ezagutzeko eta ongi ulertzeko.

Ortillopitz, XVII. mendeko euskal etxea

Euskal Herrian, etxea ondasuna ala arkitektura baino aise gehiago da; oroimena da, historia da.

XVII. mendeko egiazko euskal etxea, bihotzetik ezagutzeko gisan!

Sailkatua
Ondare historikoa

Ortillopitz etxeak mendeen zeharkatzeko parada ematen du, euskal tradizioen hobeki ulertzeko.
Euskal etxea ondasuna ala arkitektura baino aise gehiago da; oroimena da, historia da… Atea zabalduko zaizularik, sar eta sendi : freskura, usainak, giroa, mubleak, dena hor duzu, ate baten gibelean jabea topatuko bazenu bezala.

Ortillopitz berritua izana da ekimen pribatu baten gatik. Konserbatzioko arrakasta adibide bat da, bere ondare aberatsarekin.

XVII. mendeko euskal etxe tradizionala

Egiazko euskal etxea, Ortillopitz 1660an eraikia izan zen 1540eko hondarkinen gainean.
Ingurune zaindu honetan, deskubritu ezazu Lapurdiko etxe tradizional baten arkitektura, bertako altzariak eta euskal familia eta auzoen inguruan antolatutako bizitza.
Kanpoko eremuak autarkiaren bizitza kontatzen du, etxe noblea, mahatsondoak, sagarrondoak eta garai bateko kulturak, baita garai hartako hazkuntza tradizionala ere.

Ikusi Ortillopitzeko irudiak

Zure bisita prestatu

Familia osoarentzako bisitak

Bakarrik, lagunekin, familiarekin... Hautatu egokitzen zaizun bisita mota hoberena!

Ortillopitzen bisita librea

Bisita ez gidatua (gidaririk gabe)

Ezagutu Ortillopitzen euskal etxea zure erritmoan!

Bisita honek etxeko gela ezberdinak, lorategiak eta kanpoko eremua ezagutzeko aukera ematen dizu. Bisitan zehar panel informatiboek lagunduko dizute.

  • Noiz? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik 16:30era.
  • Prezioa? 7€-ko prezio bakarra (Heldu eta haurrentzat - Urririk 4 urtez pekoentzat).
Ortillopitz gidariarekin

Bisita gidatua

Ortillopitz euskal etxearen ezagutzeko, gida historia zale sutsuak lagunduko zaitu.

Murgildu euskal historian eta kulturan, Ortillopitz etxe lapurtar enblematikoari buruzko istorioz beteriko bisita gidatu baten bidez.

  • Noiz? Astelehenetik asteazkenera, 10:00etan.
  • Prezioa? 10€-ko prezio bakarra (Heldu eta haurrentzat - Urririk 4 urtez pekoentzat).
  • Hizkuntza: frantsesa
  • ERRESERBA BEHARREZKOA DA
Altxorraren bilaketa

Altxorraren bilaketa (haurrentzako animazioa)

Gazteenak ere euskal kulturari eta tradizioari buruz interesatzeko molde jostagarria da!

Ortillopitz euskal etxea zure erritmora ezagutzen ahalko duzu zure haurrekin, libroki, ibilbide seinalatua segituz. Altxorraren bilaketarentzat, etxeko gela guzietan atzeman pistei esker, altxor kutxa zabalduko dien hitz sekretua atzemanen dute.

  • Noiz? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik 16:30era.
  • Prezioa? 7€-ko prezio bakarra (Urririk 4 urtez pekoentzat).

Informazio baliagarriak

Aparkalekua
Autoa urririk utz dezakezu, gunean berean
No mascotas
Animaliak ez dira onartuak

Sartzeko txartelak erosi

Sarrerak gure webgunean, bertan (bisita libreetarako) edo Euskal Herriko turismo harrera bulegoetan eros daitezke.
Ordaintzeko modu onartuak:
  • Banku txartelak, Visa, Mastercard.
  • Diru idorra.
  • Oporretarako bonuak.

Ordutegiak, prezioak eta sarbidea

ORDUTEGIAK 2026

Ortillopitz euskal etxea 2026ko apirilaren 5etik irailaren 25era idekia da.

  • Bisita gidatua 10:00etan: astelehena, asteartea eta asteazkena. (Erreserbatzea beharrezkoa da)
  • Bisita ez gidatua 11:00etatik 16:30era: igandetik ostiralera.
  • Larunbatez hetsia.

SARTZEKO PREZIOAK 2026

Prezio bakarrak (helduak eta 4 urtetik gorako haurrak):

  • Bisita librea (gidaririk gabe): 7€
  • Bisita gidatua: 10€

Non gaude

Ortillopitz euskal etxea Saran dago, Lapurdiko bihotzean, Ipar Euskal Herrian, Larruneko trenetik kilometro batera.

Ortillopitzen kokapen mapa Google Maps-en

Ortillopitzera iristeko:
  • HEGAZKINEZ: Aireportu hurbilena Miarritzen dago.
  • TRENEZ: Geltoki hurbilena Donibane Lohizunen dago.
  • AUTOBUSEZ: Donibanetik, “Txik Txak” geltokitik abiatuz (45. Linea).
  • AUTOZ: A63 autobidetik, Donibane Lohizune iparraldeko irteeran atera; D918 bidea hartu, Azkainerantz; Azkainen, D4 bidea hartu, LARRUNEKO TRENA, SARA norabiderantz. Larruneko trenaren geltokian, pareko bidea hartu; ORTILLOPITZ Larruneko tren ttipiaren geltokitik kilometro 1era dago.

Taldeentzako bisita gidatu pribatuak

Prezioak 2026:

20 jendetik beheitiko taldeentzat: 160€-ko preziotik goiti
Heldu eta haurrentzako prezio bakarra.

20 jende baino gehiago: 8€-tik goiti pertsona bakoitzeko
Heldu eta haurrentzako prezio bakarra.
20 jende baino gehiagoko heldu-taldeentzat, gunea urte osoan zabal daiteke, aitzinetik erreserbatuz.

Taldeentzako prezio eta ordutegien baldintzak

Ikusi gure 2026ko baldintzak (PDF)

Gunearen pribatizazioa eta negozio-turismoa

Sarako euskal etxea gomit besta errotu eta finen antolatzeko gune paregabea da.

ORTILLOPITZ etxean, enpresek, erakundeek eta elkarteek prestigiozko gaualdiak antola ditzakete, museoko eta eremuko gune batzuk eskura ematen baititugu gertakarien antolatzeko:

  • Gala-afariak*, koktelak;
  • Kontzertuak, dantzaldiak;
  • Pribilegiozko bisitak...
* Segurtasun arrazoiak direla eta, Ortillopitzen ezin da ezkontzarik antolatu.
Ortillopitzeko ekitaldi bereziak

Gaualdi pribatu antolatzaileak eta partaideak

Jarri harremanetan zuzenki agentziekin edozein informazio lortzeko, ahalik lagunduko zaituzte!

Evenida
EVENIDA
5 rue Guy Petit – 64200 Biarritz
Téléphone : 05 59 26 57 94
Pays Basque privilèges
PAYS BASQUE PRIVILEGE
7, rue Jeanne d'Arc
64200 Biarritz – France
Tel: 33 (0) 559 41 09 03
Sud Emotion
SUD EMOTION
15 rue chapelet
64200 Biarritz
TEL : 05.59.42.52.40
Terre et Cie
TERRES BASQUES
4 avenue de Paillet
64200 BIARRITZ
Tel : 05 59 41 14 21
Euskal Turismoa
le TOURISME BASQUE
24, Avenue Foch – 64200 BIARRITZ
203, Rue des Artisans – 64500 ST JEAN DE LUZ
Tel : 00 33 (0)5 59 24 01 10

Proposamen konbinatuak

Zure taldearekin ateraldi bat antolatu nahi duzu, baina oraindik ez duzu ideia zehatzik?
Hemen dituzu bisita proposamen batzuk:

Sarako Lezeak + Ortillopitz

Euskal bizilekuak denboran zehar!

Eguna baliatu Euskal Herriko bizilekuak ezagutzeko: Sarako Lezeak eta Ortillopitz, XVII. mendeko etxe lapurtar tipikoa.

Etxola + Ortillopitz

Ortillopitz + Etxola

Eguna baliatu "Ortillopitz" Sarako euskal etxea ezagutzeko eta "Etxola" abere parkea bisitatzeko, non mundu osoko 250 abere baino gehiago ikusiko dituzun!

euskal bixkotxaren museoa + Ortillopitz

Ortillopitz + Euskal bixkotxaren museoa

Sarako bi gune bisita ezazu: Ortillopitz, Sarako euskal etxea, eta Euskal Bixkotxaren erakustokia.

Ortillopitz + Petit train de la Rhune

Ortillopitz + Larrungo trena

Inguru berean diren aparteko 2 gune!
Bisita ezazu Ortillopitz, Sarako euskal etxea, eta igo zaitez Larrungo mendi mitikora zinezko kremailera trein batean!

Ortillopitz iruditan...